Gizonek berdintasunaz hausnartu, gaiak sortzen dizkien kezkak eta ezinegonak partekatu eta kritika nahiz autokritikarako espazioa izan dezaten sortu gura dute Gizonak berdintasunerantz izeneko foro irekia. Asmoa abiarazteko eta gidatzeko, Hiruki Larroxa taldeko Joseba Gabilondo etorriko da eta hiru saio egingo ditu, hilean bat, martxoan hasita.
Irekia da taldea baina aurrez izena emateko eskaera egin du Oñatiko Udaleko berdintasun sailak. Martxoak 5, martitzena, da izena emateko azken eguna. Posta elektronikoz – berdintasuna@onati.eus– edo Whatsappez –688 62 12 13–.