2013 eta 2015 urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzendutako kanpusa antolatu du Aloña Mendiko futbol sailak eta dagoeneko ireki dituzte izen-emateak. Apirilaren 2an hasi eta apirilaren 5era bitartean egongo dira futbol kanpuseko jokalariak Azkoagainen, goizeko 9:00etan hasi eta 13:00ak arte.
Kanpusean parte-hartzeak 60 euroko kostua izango du, eta antolakuntzatik jakinarazi dute jokalari kopurua mugatua izango dela. Parte-hartzeko interesik izan ezkero, idatzi alonafutboludalekuak@gmail.com helbide elektronikora.