Oñati eta Elorregi artean autobus lanzaderak jartzea proposatu gura dio EAJk Aldundiari

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ots. 24a, 10:39

Oñatiko EAJko udal taldea.

Oñatiko EAJ harremanetan jarri da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Oñati eta Elorregi artean autobus lanzadera zerbitzua jartzeko. Oñatik Debagoienako herriekin zein hiriburuekin duen lotura hobetzea da helburua.

Oñatiko alderdi jeltzaleak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri da Oñati eta Elorregi artean lanzaderak jartzeko. Horixe proposatuko dio eskatutako bileran.  Jeltzaleen esanetan, proposamen horrek Oñati eta Elorregiko geltokiaren arteko lotura hobetzea du helburu, baita "Oñatik Lurraldebuseko autobus-linea nagusiekin duen konexioa samurtzea eta Debagoienako udalerriekin zein hiriburuekin duen lotura hobetzea ere".

Garraio publikoaren konexioa hobetzea "Oñatiko beharrizan handia" dela ikusita, jeltzaleen iritziz,  "autobus-anezka jarriz gero, Lurraldebuseko autobusen ibilbide nagusiekiko konexioa erraztuko da batetik, eta, bestetik, aurrerapauso garrantzitsua izango da Oñatiko herritarrek garraio publikoa eskuragarri izan dezaten, beste herritar askok duten moduan".  Ekimen hori bailaran mugikortasun iraunkorra sustatzeko "funtsezkoa" dela ere badio Oñatiko EAJk prentsa oharrean, "ibilgailu pribatuekiko mendekotasuna murriztuz eta garraio publikoaren erabilera bultzatuz". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak