Mariano Altube eta Luis Mari Etxeberria omendu ditu Aloña Mendiko txirrindularitza sailak

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ots. 17a, 16:37

Udaletxeko areto nagusian egin dute aurten Oñatiko txirrindularitza saileko taldeak aurkezteko urteroko ekitaldia, eta bete egin da. Gaur betetzen dira 50 urte txirrindulari bat Aloña Mendiko kamisetarekin lehiatu zela lehen aldiz. Txirrindulari hori Mariano Altube izan zen, eta hura posible egin zuena Aloña Mendiko lehen presidentea; Luis Mari Etxeberria. Biak omendu dituzte gaur.

Aloña Mendi Kirol Elkartzeko txirrindulari sailak 50 bat txirrindulari izango ditu aurten, benjamin kategoriatik afizionatuetara. Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia eta benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak eta gazteak aurkeztu dituzte. Txalo artean egin dute areto nagusiko aurrera alderainoko ibilbidea txirrindulari gazte guztiek. Ekitaldi polita gazteak motibatzeko.

Bi omendu

Ekitaldiak, ordez, bi protagonista nagusi izan ditu gaur; Mariano Altube eta Luis Mari Etxeberria. "Gaur betetzen dira 50 urte txirrindulari bat Aloña Mendiko kamisetarekin lehiatu zela lehen aldiz. Marino Altube izan zen Aloña Mendiko lehen txirrindularia", esan du zuzendaritzako kide Imanol Arkauzek. Txalo artean hartu dute Altube eta txirrindularitza munduan izandako lorpenak ekarri dituzte gogora. "Ekiporik ez zegoen Oñatin 1974an, eta berak bakarrik egin zituen lasterketak. 33 lasterketatan hartu zuen parte eta ia erdietan lehen hamar lasterkari onenen artean sartu zen. Gero heldu zen ziklokros denboraldia. Probatzea erabaki zuen eta hamaika karreratan parte hartu zuen; lau irabazi, sei bigarren eta bat hirugarren geratu zen. Karrera denetan egin zuen podiuma eta Gipuzkoako selekziorako deitu zuten. 1975 gazte mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen".

Aloña Mendik dauka txapela. Gaur omenaldi ekitaldira eraman dute. Ez diote bueltatu; berria eman diote Altuberi.

Bigarren omendua Luis Mari Etxeberria izan da. "Altuberen lorpenak posible izan ziren Luis Mari Etxeberriari esker, gerora Aloña Mendiko lehen presidente izandakoa. Berak eramaten eta ekartzen zuen Mariano lasterketa danetara", azaldu du Arkauzek. Plaka jaso du Etxeberriak txalo artean.

Aloña Mendiko taldeak

Sei talde aurkeztu ditu gaur Aloña Mendiko txirrindularitza sailak.

  • Benjaminak: Aimar Barriola Biain, Beñat Lakontxa Billar, Eñaut Lizarralde Iñurrategi, Kaiet Martin Altube eta Kattalin Urzelai Ugarte. Zuzendariak: Mario Garcia, Egoitz Martin eta Aitor Urzelai. Babeslea: Bizipoz Kafe.

 

  • Alebinak: Danel Amenabarro Arregi, Martin Esparza Castaños, Aiert Garcia Marton, Ander Gavilan Altube, Jon Gaztañaga Gonzalez, Jon Guridi Murua, Unax Iglesias Calvo, Unai Irizar Perez de Arenaza, Josu Kortabarria Noain, Auritz Lakontxa Billar, Harriet Madinagoitia Irizar, Ganix Martin Altube, Izei Oleaga Garcia, Julen Sagastume Barrena, Joseba Ugarte Lana, Hodei Umerez Murguzur, Danel Urrutia G. de Albeniz, Iraitz Urteaga Martin eta Auritz Urzelai Aizpeolea. Zuzendariak: Aitor Atorrasagasti, Iñigo Ezkibel eta Markel Irizar. Babesla: Bizipoz Kafe.

 

  • Infantilak: Oinatz Agirregabiria Agirre, Ane Atorrasagasti Fernandez, Xabier Gabilondo Urzelai, Peru Guenetxea Irizar, Aimar Irizar Perez de Arenaza, Xabi Jausoro Aginagalde, Luken Olalde Agiriano, Hodei Ruiz Martin, Urko Ugarte Elorza, Bittor Ugarte Madinagoitia, Telmo Urzelai Ugarte, Oinatz Zumalde Zelaia. Zuzendariak: Xabat Kastaños, Anartz Murguzur eta Aritz Arregi. Babeslea: Bizipoz Kafe.

 

  • Kadete neskak: Arantxa Anduaga Santos, Izar Ezkibel Bastida eta Maddi Oleaga Garcia. Babeslea: Lokatza-Igamo-Bolintxo.

 

  • Kadete mutilak: Oihan Irizar Urkia, Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren eta Urko Bikuña Arroyo. Zuzendariak: Ander Blazquez, Julen Otero, Ekaitz Txintxurreta eta Julen Umerez. Babeslea: Ulma.

 

  • Gazteak: Alex Beristain Santos, Julen Bermejo Lage, Mario Elizburu Perez, Beñat Iñarra Mateo, Xabat Irizar Perez de Arenaza, Ekaitz Labaien Arregi, Danel Markuleta Bikuña, Iñaki Plaza Amozarrain eta Jon Sanchez Gonzalez. Zuzendariak: Julen Arkauz, Mikel Fernandez, Iñaki Mugarza eta Unai Cueva. Babeslea: Ulma.

 

Afizionatuen aurten Aimar Madina (Caja Rural), Aimar Erostarbe (Caja Rural) eta Danel Casais (Laboral Kutxa) arituko dira. Zuzendaritza batzordea, berriz, Aitor Atorrasagasti (lehendakaria), Edurne Ugarte (lehendakari-ordea), Imanol Arkauz (idazkaria), Lino Urzelai (diruzaina), eta Iosu Alberdi, Andoni Guenetxea, Juan Karlos Mugarza eta Kepa Umerez (bokalak) osatzen dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak