Korrikako materiala salgai egongo da gaur kalean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko otsailaren 13a

Oñatiko Korrika batzordeko kideak.

Oñatiko Korrika batzordea martxan da. Ari dira kultura egitaraua prestatzen eta gaur, martitzena, kalean izango dira Korrikako materiala saltzen.

Gaur martitzena, otsailak 13, Korrikako materiala saltzen egongo dira Oñatiko Korrika batzordeko kideak kalean. Postua jarriko dute plazan 17:00etatik 20:00etara eta arropak eta osagarriak erosteaz gain, aukera egongo da Korrika laguntzaile egiteko ere.

Irekia da Korrika batzordea eta herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera, nork bere ekarpenak eginez edo antolaketa lanetan laguntzeko. Aurreratu dute ari direla kultura egitaraua prestatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak