Urrezko Aizkolarien binakako txapelketako finalerako hirugarren eta azken txartela lortu dute Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretibizkaia Basozabalek, gaur, Oñatin. Irabazleak Ugaitz Mugertza eta Ibai Soroa eta Jon Rekondo eta Oihan Larretxea bikoteen aurka aritu dira finalerdietan. Bost modalitate desberdinetan lehiatu dira, eta guztira 36 enbor moztu ditu bikote bakoitzak, lana denbora laburrenean Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretibizkaia Basozabalek egin dute, eta honi esker, bi aste barru Azpeitian jokatuko den finalerako sailkatu dira.
Gazte mailako banakako txapelketako finalerdiak ere jokatu dira, eta Jon Erdozia eta Igoin Pikabea izan dira Azpeitiako finalerako txartelak lortu dituztenak
Harri-jasotzaileen
Lucia Orbe eta Ane Atxutegi neurtu dira emakumeen kategorian. 63kg-ko zilindro formako harria bi minututan 20 aldiz altxatu du Lucia Orbek eta 19 aldiz Ane Atxutegik; ondoren harri kubiko eta bola banarekin aritu dira. Bestetik, gizonezkoen artean Julen Diaz eta Xabat Olaizola aritu dira harriak jasotzen.