Fagor Professionalek gol bakarragatik galdu du Urdanetaren kontra

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko ots. 10a, 21:27

Gaur arratsaldean jokatu duten partidan lehia estua izan bada ere, 26-27 amaitu da eta horrenbestez, sei jardunaldi jarraian galdu dituzte Ander Arrizabalagaren mutilek. Sailkapeneko azken postuan dira zazpi punturekin.

Atsedenaldira hamabiko berdinketarekin heldu dira. Bigarren zatiaren lehen minutuetan eutsi dio Fagor Professional Aloñamendi partidari eta 17-14 aurretik jartzea lortu du. Urdanetak, ordea, buelta eman dio markagailuari (18-20). Gainera, partidaren 50. minutuaren bueltan, Aloña jokalari bat gutxiagorekin geratu da epaileak Beñat Madinabeitia kanporatu baitu. Partidaren azken minutuetan, markagailua 25-25 berdinduta egon bada ere, 26-27 amaitu da partida.

Ander Arrizabalga da Fagor Professionalen entrenatzailea eta partiduaren amaieran bere taldeko jokalarien lan ona azpimarratu du, baina azaldu du azkenengo partidetan, irabazten ari direnetan, "beti jokalari bat gutxiagorekin" jokatzen amaitzen dutela: "Ez dakit zergatik den, baina partiduarekin oso gustura nago. Ondo jokatu dugu. Oso zaila da bostek seiri defendatzea. Gero gainera, jende asko daukagu min hartuta eta aldaketetan igartzen da".

Datorren jardunaldia hurrengo asteburuan jokatuko dute Alcorta Forging Group Elgoibarren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak