Atsedenaldira hamabiko berdinketarekin heldu dira. Bigarren zatiaren lehen minutuetan eutsi dio Fagor Professional Aloñamendi partidari eta 17-14 aurretik jartzea lortu du. Urdanetak, ordea, buelta eman dio markagailuari (18-20). Gainera, partidaren 50. minutuaren bueltan, Aloña jokalari bat gutxiagorekin geratu da epaileak Beñat Madinabeitia kanporatu baitu. Partidaren azken minutuetan, markagailua 25-25 berdinduta egon bada ere, 26-27 amaitu da partida.
Ander Arrizabalga da Fagor Professionalen entrenatzailea eta partiduaren amaieran bere taldeko jokalarien lan ona azpimarratu du, baina azaldu du azkenengo partidetan, irabazten ari direnetan, "beti jokalari bat gutxiagorekin" jokatzen amaitzen dutela: "Ez dakit zergatik den, baina partiduarekin oso gustura nago. Ondo jokatu dugu. Oso zaila da bostek seiri defendatzea. Gero gainera, jende asko daukagu min hartuta eta aldaketetan igartzen da".
Datorren jardunaldia hurrengo asteburuan jokatuko dute Alcorta Forging Group Elgoibarren kontra.