Urrezko txartela izango dute jokoan etzi aizkolariek

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko ots. 9a, 10:00

Aizkolariak, iaz plazan eman zuten erakustaldian. Argazkia: Imanol Soriano

bi aste barru azpeitian jokatuko den binakako txapelketako azken finalista oñatin erabakiko da

Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa azken txanpan sartuta dago. Dagoeneko bi bikotek lortu dute bi aste barru Azpeitian jokatuko den finalerako txartela; hirugarrena, berriz, etzi erabakiko da, domeka, 12:00etan, Oñatiko Foruen plazan; euria bada, kiroldegian izango da.

Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabal, Ugaitz Mugertza eta Ibai Soroa eta Jon Rekondo eta Oihan Larretxea bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Bikote bakoitzak 36 enbor moztu beharko ditu, bost modalitatetan, eta lana bukatzeko denbora laburren egiten duenak eskuratuko du finalerako txartela. Antolatzaileek adierazi dutenez, maila "handiko" bikoteak dira elkarren aurka arituko direnak.

Gazte mailako finalerdiak

Txapelketa nagusiaz gain, gazte mailako banakako aizkolari txapelketako bi norgehiagoka ere jokatuko dira: Igoin Pikabea eta Jon Erdozia eta Oier Mitxelena eta Isidro Velasco izango dira aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak