Aurtengo egutegia zehaztu eta auzoetako jai batzorde bakoitzak eskaerak egin beharko ditu: oholtzarena, txosnarena, komunena eta argiarena zein urarena. Erraldoien eta txorimaloen zein musika ekipoaren kudeaketa ere adostu beharko dute. Joan den urtean herri barruko zortzi auzotan antolatu zituzten jaiak. 2024an Santa Marinakoak gehituko zaizkie.
Bilera gaur, otsailak 5, da, 18:30ean kultura etxean.