Urtean hemezortzi urte bete dituzten gazteak osatzen dute kintoen taldea, aurten, 2006 urtean jaiotakoek. Goizetik ari dira koplak kantatzen, herrigunean, kaleetan zein etxeko atarietan, txirrina jota.
Euren ospakizun ekitaldia izaten da Santa Ageda bezperako santa eskea eta aurten ere birritan egingo dute: gaur herrigunean eta hurrengo zapatuan, Inauterietako zapatuan, auzoetan. Joan den urteko San Migel jaietako nagusien danborradan ere atera ziren, dantzan.