Pettik joko du zapatuan Araotzen

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko otsailaren 2a

Petti Araotzen 2022ko azaroan.

Kultura asteburua antolatu dute bihar eta etzirako Araozko ostatuan: Petti musikariak emanaldia egingo du zapatuan eta Ana Galarragak ipuinak eta esperimentuak umeendako domekan.

Hitzordu bana antolatu dute Araozko ostatuan zapaturako eta domekarako, antolatu duten kultura asteburuaren barruan. Hain zuzen ere, Petti abeslariak kontzertua egingo du zapatu iluntzea, 20:00etan, eta domekan, berriz, 12.00etan, ipuinak kontatuko eta esperimentuak egingo ditu Ana Galarragak umeekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak