Balmasedan izan dira Pake Leku elkarteko kideak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urtarrilaren 31

Pake Leku elkarteko erretiratu kuadrilla Balmasedan.

Pasa den egubakoitzean izan ziren Balmasedan Pake Leku erretiratuen elkarteko hainbat kide. Egun hauetan asteburuko ekintzak prestatzen ari dira buru-belarri: Santa-eskean ibiliko dira domeka goizean.

Enkartada fabrika-museoa bisitatu zuten Pake Leku erretiratuen elkarteko kideek Balmasedara egindako irteeran. Txapelak nola egiten dituzten ikusi zuten han. Arratsaldean, berriz, herria ikusteko bisita gidatua izan zuten. 
 
Hurrengo ekitaldia domekarako dute antolatuta, otsailak 4. Santa Ageda bezpera eguna, santa-eskean ibiliko dira Pake Lekuko kideak elkarteko Aloña abesbatzakoekin batera. San Martin egoitzara joango dira lehenengo, 10:00etan, eta handik kalera gero, kalez kale kantuan jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak