Lehen zatia oso orekatua izan da, eta gol aukerak sortu dituzte bi areatan. Hala ere, gauzatu den bakarra 10. minutuan Anaitasunak lortutakoa izan da. Aloñako jokalariak baloia kontrolatuta atzetik ateratzen ahalegindu dira, baina ez dute asmatu, eta baloiak aurkariaren hanketan amaitu du. Orduan iritsi da norgehiagokako lehenengo gola. Aloña Mendi huts eta batekoarekin joan behar izan da atsedenaldira.
Bigarren zatian baloiaren jabetza oñatiarrek izan dute nagusiki. Kontraerasoetan azkoitiarrek partida erabakitzeko aukerak izan badituzte ere, ez dute golik sartzerik lortu. Oñatiarrek, bestalde, lan eta lan jarraitu dute, eta partiduko 78. minutuan, Joseba Larreak emandako baloia ederki aprobetxatu du Yulen Zelaiak berdinketaren gola lortzeko.