Aldaketak egongo dira zinema ordutegian otsailetik aurrera

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urt. 30a, 10:28

Eguenetako zinekluba 19:30ean izango da datorren hilabetetik aurrera, zapatuetan bi emanaldi egongo dira eta domeketan bakarra. Umeen emanaldiek eta ikuslearen egunak berdin jarraituko dute.

Datorren hilabetetik aurrera – otsailaren 1a– aldaketak egongo dira zinema orduetan. Ordu batzuk mantendu egingo dira eta beste batzuk aldatu egingo dituzte.

Esaterako, zapatuetan eta domeketan nagusiendako eskainiko diren filmen ordutegia ezberdina izango da: zapatuetan 19:30ean ere eskainiko dute eta domeketan, berriz, ez da 22:00etako emanaldirik egongo. Aldatuko den beste ordu bat zineklubarena da: eguenetan izango da aurrerantzean ere, baina 19:30ean, 20:00etan beharrean.

Umeendako filmek 17:00etan jarraituko dute izaten, zapatuetan zein domeketan, eta ikuslearen eguna ere bera: astelehenetan, 19:30ean.

Eskainiko dituzte hurrengo filmak dira:

  • 'Los Colonos'. Eguenean, otsailak 1, 19:30ean. Zinekluba
  • 'Bizkarsoro' filma, Korrika kulturalaren barruan
    • Egubakoitzean, 22:00etan
    • Zapatuan, 19:30ean eta 22:00etan
    • Domekan, 19:30ean
    • Astelehenean, 19:30ean
  • 'Thabo y el caso del rinoceronte' filma, umeendako
    • Zapatuan, 17:00etan
    • Domekan, 17:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak