Oñatiko odol emaileei aitortza

Xabier Urtzelai 2024ko urt. 20a, 12:14

Oñatiko bederatzi odol emaileri aitortza egin zieten atzo Gipuzkoako odol emaleen elkartetik, Enpresagintzako fakultatean. Diplomak eman zizkieten, eta oroigarria Mertxe Sanz de Galdeanori, 80 aldiz baino gehiagotan odola eman izanagatik.

Gipuzkoako odol emaleen elkartetik bederatzi oñatiar omendu zituzten atzo. Halako aitortzak urtero egiten dituzte herri ezberdinetan, eta oraingoan bederatzi lagun hauek jaso dute Oñatin aitortza. Nabarmentzekoa da Mertxe Sanz de Galdeanoren kasua, 80 aldiz baino gehiagotan odola eman izanagatik oroigarri berezia jaso zuen. Diplomak banatu aurretik herritarrak odola ematen egon ziren, eta sari banaketa ostean luntxa egin zuten MUko tabernan bertan.

Omendutako odol emaileen zerrenda:

  • Jose Francisco Zabarte
  • Jaione Anduaga
  • Mercedes Alcala
  • Maria Lourdes Garcia
  • Maria Milagros Kerexeta
  • Isaber Yarza Eraña
  • Agurtzane Bengoa
  • Mertxe Sanz de Galdeano
  • Mikel Barrena –ez zen ekitaldian egon–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak