Ikasturte hasieratik, irailetik, HH2 gela zabalik dutela ospatzeko, festa antolatu du Elkar Hezi ikastetxeak, eskolako familiek zein herritarrek erakutsitako babesa eta gertutasuna eskertuz. Ikastetxean bertan izango da, 16:30ean hasita, eta txokolatea zuzeneko musika eta luntxa egongo dira, esaterako.