Arroilen gaineko emanaldia egongo da Araotzen zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urt. 18a, 14:20

Arroila jaisten.

Penintsulako arroilen jaitsieren argazki emanaldia egingo dute zapatuan, Araozko ostatuan, Karmelo Oñatek eta Ainhoa Arizabaletak. 19:30ean izango da eta han izango dira biak, azalpenak emateko eta joango direnekin tertulian aritzeko.

"Kantauri itsasotik hasi, Portugalera sartu, Espainia erdi ingurukoak eta Mediterraneo aldeko arroilen argazki emanaldia izango da, Frantziako Pirinioetakoak barne. Zeharkaldiko eskia egitera mugitzen gara neguan eta arroilak jaisteko irteerak egiten ditugu udaberritik aurrera, inguruko herriak bisitatuz; turismoa egiteko beste modu bat da. Urte asko dira hori egiten dugula eta argazkien aukeraketa bat eramango dugu Araotzera, ordubete inguruko emanaldia", aurreratu du Karmelo Oñate eskoriatzarrak.

Ainhoa Arizbaletarekin batera egingo du emanaldiaren aurkezpena zapatuan Araozko ostatuan, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak