Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar herriko hainbat gunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urtarrilaren 17a

Portu kalea.

Olakuan, Portu kalean eta Kasablankan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar, eguaztena. Ez dute ibilgailuen trafikoa etengo baina eragina izango dute.

Herriko hiru gunetan egingo dituzte bihar asfaltatze lanak: Olakuan (Super BM dendaren aurrean), Kasablankan (Urbieta baserri ondoan) eta Portu kalean. Lanok eragina izango dute ibilgailuen trafikoan, etengo ez duten arren. Lanen aurrekontua da 20.000 euro.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak