Lehen saria jaso du 'Zuloan zu?' dokumentalak Bartzelonan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urt. 16a, 10:12

Santi Ugarte sariarekin.

Zapatuan Bartzelonan egindako Nit de la imatge subterrània jaialdian irabazi du lehen saria Aloña Mendiko espeleologia taldeak egindako Zuloan zu? ikus-entzunezkoak.

Bartzelonako zazpigarren Nit de la imatge subterrània (Lur azpiko irudien gaua) jaialdian hartu du parte asteburuan Aloña Mendiko espeleologia taldeak Zuloan zu? dokumentalarekin eta lehen saria irabazi du. "Beti egoten da esperantza, txikia bada ere, baina sorpresa izan da, bai. Oso pozik gaude", dio AMETeko Santi Ugartek.

Herrialde ezberdinetako hamaika ikus-entzunezkoren emanaldiek osatu dute aurtengo egitaraua. Zapatuan, hilak 13, 17:00etatik 22:00etara eskaini zituzten lanak Bartzelonako Sant Pere 1982 aretoan eta publikoak bere bozka eman zuen amaieran.

Arantzazuko leize-zuloko irudiak

Oñatin Egindako Espeleologia filma da  Zuloan Zu?. Arantzazuko leize batean izandako azken esplorazioak eta ustekabeak erakusten ditu lan horretan Aloña Mendi Espeleologia Taldeak. Dokumentala, azaroan Aloña Mendiko mendi sailak egin zuen mendi hamabostaldiaren barruan estreinatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak