Gaur da azken eguna kirol txarteleko abonuetan aldaketak egiteko

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urt. 15a, 11:54

Zubikoa kiroldegia.

Txartelaren kobrantzak hilaren 20an egingo dituzte. Bestalde, egun hori da, 20a, hobariak eskatzeko azken eguna.

Urte berriko lehen egunetan berritu behar izaten da kirol txartela, eta epea zabalik dago horretarako. Halaber, gaur, urtarrilak 15, da azken eguna aldaketak egiteko. Txartelaren kobrantzak, bestalde, 20an egingo dituzte. Abonua eskuz kiroldegian ordainduz gero, dagoeneko egin daiteke ordainketa, kiroldegira joanda; abonua ordaindu arte, baja emango zaio.

Bestalde, hobariak hilaren 20a aurretik eskatu behar dira, kiroldegian zein HAZ bulegoan eskuragarri dauden inprimakiak beteta. Joan den urtean hobaria jaso duenak ere eskaera egin behar du 2024an jasotzeko.

Pilates ikastaroa otsailean

Erantzun ona izan du urtarrilean hasiko den hastapeneko pilates ikastaroak. Plaza guztiak bete dira, eta, harrera hori ikusita, beste bat antolatuko dute otsailerako. Kiroldegiko sarreran eman daiteke izena; lau lagunek emana dute dagoeneko. Prezioa da: 20 euro bazkideek eta 27,05 euro ez direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak