Santa Ana antzokitik San Migel parrokiarako bidea egin dute hiru Errege Magoek, oinez, euren laguntzaileekin batera eta hango klaustroan hartu dute gero tokia, umeei harrera egiteko. Eskerrak eman dizkiete denei eta urte ona opatu. Parrokiara joan aurretik, San Martin egoitzak izan dira eta hango egoiliarrekin batera egin dute egonalditxoa.
Jostailuak batu dituzte banatzeko
Oñatira egindako bisitara, oparirik jasoko ez duten umeendako jostailuak eraman dituzte hainbat gaztetxok, Errege Magoek beharra dutenen artean banatzeko.