Inoizko San Silvestre probarik jendetsuena Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko abe. 31a, 19:02

Antxintxiketan kirol elkarteak antolatu duen San Silbestre lasterketa herrikoiarekin agurtu dute hainbat oñatiarrek bukatzear dagoen urtea. 401 lagunek hartu dute parte, inoizko jendetsuena izan da. Parte-hartzaileen ehuneko handi bat, gainera, oñatiarra izan da. Podiumak ere oñatiarrez bete dira.

Arratsaldeko 16:30erako zuen antolatuta Antxintxiketan kirol elkarteak 2023 urtea agurtzeko San Silbestre lasterketa herrikoia, eta ordu horretan abiatu dira aurrez izena eman duten 401 korrikalari. Inoizko jendetsuena izan da aurtengoa. Antolatzaileek ere inprobisatu egin behar izan dute; 360 lagunendako zituzten prestaketak eginda. Ehuneko handi bat, gainera, "%90etik gora" antolatzaileen esanetan, oñatiarrak izan dira. 

Eric Martin (23' 09'') eta Xabier Luis (24' 13'') berehala jarri dira aurrean, eta horrelaxe bukatu dute zazpi kilometroko lasterketa; gizonezkoetan hirugarren azkarrena Mikel Ruiz (24' 43'') izan da. Hirurak oñatiarrak. Emakumeetan berriz, behetik gora egin du Miren Josune Bikuñak 8(29' 09''), eta lehen postuan sailkatu da. Ane Zabala (29' 36'') eta Nagore Uribarri (29'  51'') izan dira hurrengo bi neskak. Arrasatearra da Zabala, podiuma egin dutenen artean oñatiarra ez den bakarra. Izan ere, beteranoen sariak beste bi oñatiarrek jaso dituzte: Elena Mugarzak eta Mikel Korkostegik. Zortzi sari horiez gain, beste bost otar zozkatu dituzte parte-hartzaileen artean.

Nagusien lasterketaren aurretik, hamalau urtetik beherako gaztetxoek egin dute korrika. Kategoriaka, bakoitzari dagokion beste buelta eman dizkiote plazari.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bai parte hartu duten korrikalariei, bai modu batera edo bestera antolaketa lanetan lagundu duten guztiei, herriko hainbat babesle tartean.

Erlazionatuak

2023 ixa 2024 herri lasterketako irudi batzuk

Oihana Elorza Gorostiza 2023 abe 31 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak