Txokolatea banatuko dute bihar Aizkorriko puntan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko abe. 30a, 17:13

Txokolate beroa banatuko dute urtezahar egunean Aizkorrin. Batutako dirua aterpea margotzeko eta bestelako lanetarako behar den materiala erosteko izango da. Gaur igo dituzte osagaiak motxiletan. 

Urte zaharra agurtzeko edo berriari ongietorria emateko mendira joaten dira asko urtezahar edo urteberri egunean. Bada, bihar, abenduak 31, Aizkorrira igotzen direnek txokolatea hartu ahal izango dute.

Aizkorri Bizirik taldeak burutuko du ekimena. Txokolatea banatzearekin batutako dirua, Aizkorriko aterpea margotzeko eta bestelako mantentze-lanak egiteko izango da. Gaur, zapatua, eraman dituzte osagaiak taldeko hainbat kidek, 15-20 kilo pisatzen zuten motxiletan.

Aizkorri Bizirik taldeko kide batzuk tontorrera bidean gaur, txokolatea egiteko osagaiak eramaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak