Baloia airera, Gabonetako saskibaloi txapelketari hasiera emateko

Julen Murua Mesonero 2023ko abe. 29a, 12:30

Goizean goiz eman diote hasiera Oñatiko kuadrillek aurtengo Gabonetako saskibaloi txapelketari, eta datozen bi egunetan zehar jokatuko dira partida guztiak.

Hogei taldez osatutako txapelketa da eta, beraz, bost taldetako lau multzotan banatu dira parte-hartu duten taldeak. Goizeko 9:00etan hasi dira partidak Zubikoan, eta arratsaldeko 15:30ak arte multzoko faseko neurketak jokatuko dira. Multzoko fasea amaituta, eta ordu-erdiko eten baten ostean final-laurdenak jokatuko dituzte multzo bakoitzeko bi talde onenek.

Final-erdietako partidak bihar, hilaren 30a, jokatuko dira goizeko 10:00etan hasita, eta txapelketako finala 12:30etan jokatuko da. Finalaren aurretik, saski eskolako neska-mutilek haien arteko partida bat jokatuko dute.

Hiruko eta zelai-erdiko txapelketak

Urteroko legez, aurten ere hiruko eta zelai-erdiko txapelketak jokatuko dira. Bigarren eta hirugarren final-erdietako partiden tartean jokatuko da, arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:00ak bitartean. Lehenengo zelai-erdiko txapelketa jokatuko da, eta horren ostean hiruko jaurtiketen txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak