Abian da Gabonetako areto futbol txapelketa

Julen Murua Mesonero 2023ko abe. 27a, 10:20

Gaur goizeko 9:00etan hasi da 2023ko Gabonetako areto futbol txapelketa, eta bi egunez, herriko zein inguruko herrietako kuadrillak euren artean lehiatuko dira.

Txeloné eta Futbol Txaparan taldeek eman diote hasiera aurtengo Gabonetako areto futbol txapelketari. Iaz bezala, aurten ere hiru txapelketa jokatuko dira: emakumezkoena, gizonezkoena eta mixtoa. Emakumezkoetan bost taldek eman dute izena eta talde guztiek bata bestearen aurka jokatuko dute; bi talde onenak iritsiko dira finalera. Gizonezkoetan 25 taldek hartuko dute parte eta ohiko formatu bera izango du. Txapelketa mixtoa berriz, hiru taldek osatzen dute, eta bata bestearen aurka jokatu ostean, bi talde onenek finala jokatuko dute.

Txapelketako final guztiak eguenean, hilaren 28an, jokatuko dira, hurrengo orduetan:

  • Txapelketa mixtoko finala, 18:00etan.
  • Gizonezkoen txapelketako finala, 19:00etan.
  • Emakumezkoen txapelketako finala, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak