Andrea Azkoagaren erakusleihoak irabazi du lehen saria

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko abe. 24a, 08:19
Lehen sariaren irabazleak.

Herriko 25 saltokik hartu dute parte Oñatiko Gabaonetako erakuslehio lehiaketan eta Andrea Azkoaga Interioristarendako izan da lehen saria. Bigarren saria Barue Interiorismoak eraman du eta hirugarrena Oreka Reforma e Interiorismok. Herritarren saria Kimu-Urtxinendako izan da eta haurrena, Trikitxendako.

Lau irizpide hartu dituzte epaimahaikideek Gabonetarako apaindutako erakusleihoak epaitzeko: konposizioa, argiztapena, kolorea eta originaltasuna. Eta horiek kontutan izanda eman dituzte lehiaketako hiru sariak.

Lehen saria: Andrea Azkoaga Interiorista. 500 euro.

Bigarren saria: Barue Interiorismo. 300 euro.

Hirugarren saria: Oreka Reforma e Interiorismo. 200 euro.

Herritarren saria: Kimu-Urtxin lora denda. 500 euro. 804 herritarrek parte hartu dute bozketan eta lora dendak 237 bozka jaso ditu, botoen %29. Herritarren sariaren parte hartu dutenen artean 100ko euroko balio duten bonu bar zozketatu du udalak, herriko saltokietan gastatzeko.

Haurren saria: Trikitx paper eta jostailu denda. 300 euro. Oñatiko 29 haurrek hartu dute parte eta bederatzi bozka jaso ditu bozkatuenak. Haurren sariaren parte hartu dutenen artean 100ko euroko balio duten bonu bar zozketatu du udalak, herriko saltokietan gastatzeko.

Oñatiko Udalak eskerrak eman gura dizkie aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketan parte hartu duten herrikok 25 saltokiei, erakusleihoak apaintzeko egin duten lanagatik.

Erlazionatuak

Dendari askok hartu dute parte erakusleiho lehiaketan

Itziar Larrañaga Sarasola 2023 abe 20 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak