Oñatiko Unibertsitatea birgaitzeko lanen berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abenduaren 22a

Azahara Dominguez, Oñatiko unibertsitatearen aurrealdean.

Hiru milioi euroko kostua aurreikusi dute lanak egiteko; zehazki, unibertsitatearen fatxada birgaituko dute.

Oñatiko Unibertsitatea birgaitzeko lanen berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendurako Sailak. Azahara Dominguez diputatuaren arabera, Batzar Nagusietan "kezkatuta" daude unibertsitateko eraikinaren egoerarekin. "Duela hilabete asko hasi ziren honen inguruko kezkak eta lanak. Orain, diagnostiko eta tratamendu bat dugula eta honen kostua ezagutzen dugula, lanari ekingo diogu".

Hain justu, azaldu duenez, hiru milioi euroko kostua aurreikusten dute unibertsitatearen aurrealdea birgaitzeko. Diagnostiko eta tratamendu bat egingo dute lehendabizi, eta datorren urtean, berriz, proiektuaren erredakzioaren lizitazioari ekingo diote, adierazi dutenez, hori baita lehen urratsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak