Mondragon Unibertsitateak nazioarteko QIA saria jaso du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 22a, 10:19

2007an sortu zituzten Quality Innovation Award sariak, eta proiektu berritzaileen lehiakortasuna sustatu nahi dute.

Mondragon Unibertsitateak nazioarteko QIA saria jaso du hezkuntzaren arloan, LEINN Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntzarako graduko hirugarren mailan duten Teknologiak trantsizioan dagoen mundu baterako programa dela eta. Irungo, Oñatiko eta Bilboko unibertsitateetan ematen den irakasgaia da, baina baita nazioarteko beste eremu batzuetan ere. Esate baterako, Pueblan, Mexikon. Azaldu dutenez, helburua da STEAM arloko gaitasunak sendotzea ekintzaile gazteen taldekako proiektuetan, eragin hirukoitza izango duen ikuspegitik: gizartea, ekonomia eta ingurumena. Are gehiago, garapen jasangarria ere aintzat hartzea da xedea.

Excellence Finland erakundeak 2007an sortutako nazioarteko lehiaketa da QIA Quality Innovation Award, eta QIA Advisory Boardeko erakunde eta herrialde kideen artean proiektu berritzaileen lehiakortasuna sustatzea du asmo. Finlandia, Suedia, Israel, Txina eta Espainia dira herrialde horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak