Olentzero eta Mari Domingi Santa Ana antzokiko sarreraraino etorri dira aurten ere herritarren gutunak jasotzera. Egurrezko postontzi bat dute aurrean, eta hara bota behar dira gutunak. Hantxe egongo dira biak abenduaren 24 eguerdira arte. Orduan kalera aterako dira eta musika eskolako ikasleekin eta Aitzondo kuadrillako kideekin batera harrera egingo diete herritarrei.