Urtean, gutxienez, bi erakustaldiegin ohi ditu Aloña Mendiko gimnasia taldeak ohituraz, Gabonetakoa abenduan eta ikasturte amaierakoa ekainean. Erakustaldi zuzenagoa izaten da bigarren hori, teknikoagoa, orrazkerak eta janzkerak ere zorrotz zainduz. Gabonetakoa festa giroan egiten dute, beste musika eta dantzekin, eta horrela izan da aurten ere. Atzo, astelehena, egin zuten aurtengo Gabonetakoa eta 4 eta 19 urte bitarteko 75 gimnastek hartu zuten parte.
Elkartasun erakustaldia ere izan zen. Izan ere, antolakuntza taldekoek eta hainbat gurasok bizkotxoak eta bestelako gozo batzuk eraman zituzten eta denak banatu zituzten. Batutako dirua Hotz Oñati elkarteari emango diote. Eramandako dena saldu zuten eta erosi zuten denei eskerrak eman gura dizkiete gimnasia erritmikako taldeak.