Urteroko ohiturari jarraituz, musikarekin eman diete Gabonei ongietorria Oñatin

Txomin Madina Milikua 2023ko abe. 17a, 17:28

Oñatiko Musika Bandak eta Banda Gazteak eta Ganbara, Hots eta Oñati abesbatzek Zubikoako frontoira herritar asko erakarri dituen Hator hator 2023 kontzertua eskaini dute.

Ohitura da honezkero Oñatin musikaren bueltako hainbat taldek kontzertua eskaintzea Gabonen atarian, eta horrelaxe egin dute gaur ere Oñatiko Musika Bandak eta Banda Gazteak eta Ganbara, Hots eta Oñati abesbatzek Zubikoa kiroldegiko frontoian.

Hator hator 2023 izenpean askotariko kantuak jo eta abestu dituzte. Aitor Biainen zuzendaritzapean, esaterako, Otto M. Schwarzen Nostradamus pieza jo dute kontzertua hasteko Musika Bandakoek, baita Home Alone Christmas ere. Hots  eta Ganbara abesbatzen txanda etorri da gero. Bakoitzak bina kanta abestu ditu, denak ere Aitor Biainek zuzenduta eta Amaia Zipitria piano-jotzaileak lagunduta. Oñati abesbatzaren kasuan, Miren Gurutze Plazaola izan da zuzendari lanetan aritu dena, eta Arantzazu Sainz pianoa jo duena.

Emanaldia bukatzeko, denak batera igo dira agertokira Johann de Meijen African Harmony jo eta abesteko. Eta  txalo zaparradei kasu eginez gero, Zubikoako frontoiko harmailak ia guztiz bete dituzten herritarrak gustura geratu dira entzun dituztenekin. Esan, era berean, kontzertua doakoa izan den arren, Oñatiko Misio Taldeak borondatezko ekarpenak jaso dituela dituen proiektuetan laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak