Astelehenean, atzo, hasi eta eguaztenera, bihar, arte luzatuko da lehiaketa. Oñatiko Aloña abesbatzak atzo hartu zuen parte eta lau pieza abestu zituen, Ainhoa Galdosen zuzendaritzapean: Arkume eta Gaztakin –Olazabal–, Gabon dut anuntzio –Gandiaga eta Zabala–, Biok ezagutzean –herrikoia– eta Los amigos –Rodriguez–.