Gabonetako areto futbol txapelketan izena emateko epea irekita

Julen Murua Mesonero 2023ko abenduaren 11

Abenduaren 27an eta 28an jokatuko da euskal presoen aldeko Gabonetako areto futbol txapelketa Zubikoa kiroldegian.

Gabonetako urteroko hitzordua izaten da Zubikoan jokatzen den areto futbol txapelketa, eta aurten ere ez du hutsik egingo. Bigarren urtez jarraian hiru txapelketa bereiziko dira: emakumezkoena, gizonezkoena eta mistoa; baina pertsona bakoitzak txapelketa bakarrean parte-hartu ahal izango du. Izen-emate epea irekita egongo da, Arrano tabernan, abenduaren 20a arte, eta talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu txapelketan jokatzeko. Gutxienez bost pertsonaz osatutako taldeak izan beharko dira, eta hamabost urtetik beherakoek ezingo dute txapelketan parte-hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak