Aimar Madina eta Markel Uriarte Gipuzkoako ziklo-kros txapeldun

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 10a, 18:03

Argazkia: Segurako ziklo-krosa.

Seguran jokatutako proban 23 urtez azpikoen artean nagusitu da Caja Ruraleko ziklista. Aretxabaletarra, berriz, master 30 kategorian gailendu da. 

Aimar Madina ziklista oñatiarra podiumaren gorenera igo da Gipuzkoako ziklo-kros txapelketan. Gaur jokatu dute proba Seguran: ordubeteko tartean sei itzuli egin dizkio zirkuituari oñatiarrak. Elite eta 23 urtez azpikoen sailkapena kontuan hartuta bosgarren egin du sailkapen orokorrean, eta bigarrena izan da 23 urtez azpikoen kategorian; baina, lehenengo gipuzkoarra izan da, Gipuzkoako txapelketa irabaziz.

Caja Ruraleko ziklista poliki-poliki neurria hartzen ari zaio ziklo-krosari. Denboraldia amaitzeko beste hiru proba jokatuko ditu: hilaren 23an Aiaran; abenduaren 30ean Euskadiko txapelketa Abadiñon; eta, urtarrilaren 8an, Ormaiztegin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak