Santurtzi, Serantes –452 metro–, Zierbena, Punta Luzero –309 metro– eta La Arena ibilbidea egingo dute Aloña Mendiko mendi sailak abendurako antolatu duen mendi irteeran.
Guztira hamalau kilometroko ibilbidea, bost bat ordutan egiteko modukoa, 750 metroko desnibelarekin, zailtasun gabea. Bilboko portu gainean dauden mendietara joango dira, Serantes izango delarik helburu nagusia, bere gaztelua eta gerrako fortifikazioekin.
Abenduaren 17an da irteera, 07:00etan postetxe pareko autobus geltokitik irtenda. Irteera guztietan bezala, oraingoan ere derrigorrezkoa izango da federatuta egotea eta aurrez eman behar da izena. Izena emateko epea da abenduaren 14a, eguena; Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean egin daiteke.