Gabonetako azoka egingo dute domekan Donostian eta egingo diren ekitaldien artean, emanaldia eskainiko du Oñati abesbatzak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren eskutik. Urumea plazan jarriko den karpan izango da, 12:00etan.
Mirengu Plazaolaren zuzenduko du eta Arantzazu Saiz piano jotzailea ere eurekin egongo da. Zazpi kantu prestatu dituzte emanaldi horretarako: Gau ixila, Umetxoaren ametsak, Adeste Fideles, Natus Est In Bethleem, Bi bilantziko, Gabon gaua-Alaken eta Din Dan Don.