Eguaztenean, hilak 29, egingo dituzte Gaitu proiekturako audio grabazioak. Euskaldun Berria gelan egingo dituzte 16:00etatik 19:00etara eta herritar orok jar dezake parte. Gaitu proiektuak berak prestatu dituen esaldietako bost irakurriko ditu herritarrak. Grabazioa entzun ahal izango du eta ondo dagoela uste duenean bidali.
Euskararen Egun ospatzeko egitarauaren barruan dator eta ordu laurden batean egiteko proposamena da. Txandak ere horrela banatu dituzte. Ordutegi horren barruan gura duenean joan daiteke herritarra audio grabazioak egitera, baina baita txanda aurrez hartuta ere. Horretarako, lotura honetan sartu behar da eta egokien datorkion ordua aukeratu.