Kultura, elkartasun giltza

Miren Arregi Amasorrain 2023ko aza. 26a, 11:57

Ganbara Soziala proiektuaren baitan kontzertua egin zuten, atzo, Agustinoen elizan, Ganbara Faktoria osatzen duten lau taldeek; Ganbara Txikikok, Ganbara Txikik, Hots Abesbatzak eta Ganbara Abesbatzak. Batutako dirua, Aspanogirendako, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familien Elkartearendako da. Urtz-en Bizitzarekin dantzan abestia duzue ikusgai. 

Fair Saturday jaialdiaren baitan, Ganbara Faktoriak kontzertua eskaini zuen atzo, zapatua, Oñatiko Agustinoen elizan. Euskal kantuz osatu zuten errepertorioa, denendako gozagarri eta ezagunak diren horiez: Xoxuak galdu du burua, Bizirik gaudelako, Elementuen Kantak, Lau Teilatu edo Bizitzarekin dantzan izan ziren horietako batzuk.

Azaroko azken zapatuan, munduko hainbat tokitako kultur eragileek bat egin eta aldi berean, beren aukerako proiektu sozial bat babesten dute. Ganbarak Aspanogi babestu gura izan zuen atzo, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familien Elkartea. 

Aurkezpen lanak Potx pailazoak egin zituen eta kontzertua goxoa, alaia eta hunkigarria izan zen. Aitor Garitano eta Aitor Biain aritu ziren zuzendari lanetan eta pianoan Amaia Zipitria. 

Erlazionatuak

Aspanogiren aldeko kontzertua iruditan

Miren Arregi Amasorrain 2023 aza 26 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak