Usurbildarrek ez diote Fagor Professionali arnasik eman

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 26a, 09:16

Saizar Usurbilen kontra 29-37 galdu eta gero Fagor Professionalek sailkapenaren zuloan jarraitzen du. "Aurten garesti daude puntuak, talde oso gaztea dugu eta maila nazionala kategoria zorrotza da. Baina, egiten dabiltzan lana ikusita, jokalari hauek merezi dute poztasunen bat, irabazten hastea", adierazi zuen partidua amaieran Ander Arrizabalaga entrenatzaileak.

Saizar Usurbil ez da sailkapenean bereziki ondo dabilen talde bat. Euskadiko txapelketan jokatutako zazpi partiduetatik lau irabazi dituzte, eta hiru galdu, baina oñatiarrek aurredenboraldian izan zuten euren kontra jokatzeko aukera, eta bazekiten zerekin egin behar zuten topo Zubikoan. Hala, Usurbilgoek azkar jokatu zuten, etengabeko kontraerasoak eginez, kontrarioa nito arte. "Oso azkarrak dira eta badakite eskubaloian ondo jokatzen. Pena izan da mutil hauek gehiago merezi dutelako. Aurten oso talde gaztearekin ari gara eta hau maila zorrotza da. Baina ez dago besterik, lanean jarraitu besterik ezin dugu egin, ea emaitza hobeak iristen diren".

Lehenengo zatia amaitu zenerako kanpotarrek lau goleko errenta zeukaten (14-18), eta bigarren zatian alde hori gehiago nabarmendu zen (29-37).  Hala, atzokoa ahaztu eta oñatiarrak datorren asteburura begira daude jada. "Tolosaren kantxara goaz. Printzipioz ez ligako talde indartsuenetakoa baina hemen etxetik kanporako partidu guztiak dira zailak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak