Bi elkarretaratze deitu dituzte biharko

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko azaroaren 24a

Azaroak 25 da bihar, Indarkeria Matxistaren aurkako eguna, eta bi elkarretaratze deitu ditu mugimendu feministak: 12:00etan Olakua auzoko urmaelaren ondoan eta 13:00etan, plazan.

Udalak, "indarkeria matxistaren aurkako aldarriarekin bat egin eta deialdietan parte hartzera" gonbidatu ditu herritarrak. Eraso baten aurrean eskaini ahal dituen baliabideen informazio orriak atera ditu. Tabernetan pegatinak banatu ditu informazio hori jasotzen dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak