Oñati BHI-k saria eskuratu du 'Ekonomia zirkularra modelatuz' ekimenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 23a, 11:23

Oñati BHIko irakasle eta ikasleak, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuarekin.

Conecting proiektua aurkeztu dute oñatiarrek, material birziklagarriekin eginiko eskulturak erabiliz, Lur planetaren egoeraz ohartarazteko. 2.000 euroko saria da.

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela-eta, Ekonomia zirkularra modelatuz ekimenean hartu dute parte Gipuzkoako lanbide heziketako ikastetxeek, eta bederatzik saria eskuratu dute, "birziklatutako materialekin eskultura berritzaileak sortuz praktika jasangarriak eta zirkularrak sustatzen egindako ekarpenarenagatik", Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Bada, tartean da Oñati BHI-k ere.

Conecting izenpean gauzatu dute euren lana oñatiarrek, eta Lur planetaren egoera izan dute gogoan: "Lurrak bizitzeko behar dugun guztia eskaintzen digu. Bada garaia bera zaintzen hasteko. Konektatu zaitez". Diputazioak azaldu du ikasleek irakasleen babesa izan dutela proiektua gauzatzeko. "Modu aktiboan hartu dute parte birziklatutako materialekin egindako eskulturen hausnarketan, diseinuan eta lanketan". Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatuak ere egindako lana nabarmendu du, kontzientziazioan izan dezakeen eraginarengatik: "Oso garrantzitsua da ekonomia zirkularraren ikuspegia gure gazteen hezkuntzan txertatzea, lurraldearen etorkizuneko talentua jasangarritasun-politiketan prestatzeko, aurrean ditugun ingurumen erronkekiko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak