Etxeko berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra egingo dute Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 23a, 11:13

Etxea berotzeko bi sistema.

Etxea berotzeko modu egokienaz arituko dira datorren astean Oñatin egingo duten tailerrean.  Herritar guztiendako da baina interesa duenak aurrez eman behar du izena.

Norberaren etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra egingo dute hilaren 29an, 18:30ean, Oñatiko zinema aretoan. Sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera... Eta tailer honen helburua da herritarrak gaiari buruzko ezagutza argi batzuekin ateratzea ikastarotik eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.

Aldundiaren Energia Argitu programaren barruan dagoen ikastaroa da, Udalarekin batera antolatutakoa. Herritar guztiendako da baina aurrez eman behar du izena tailerrean parte hartu gura duenak: 605 75 76 87 edo argitu@gipuzkoa.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak