Kartelak jarriko dituzte iluntzeko pintxopotean, greba feministarekin bat egitera gonbidatuz

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 23a, 10:04

A30eko grebarako deialdia egiten duen pankarta bat egiten.

Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feministari atxekimendua adierazten dioten kartelak jarriko dituzte gaur iluntzeko pintxopoteoan eta grebaren alde "zarata egitera" animatu ditu mugimendu feministak herritarrak. Greba egunerako prestatu duten egitaraua ere ari dira osatzen.

Gaur iluntzeko pintxopoteoan grebari atxikimendua adierazteko kartelak jarriko ditu herrian mugimendu feministak eta herritarrak animatu ditu eurekin bat egin eta "zarata egitera". Boga tabernan hasita egingo dute pintxopoteoa, 19:00etan.

Bazkarirako txartelak

Bestalde, azaroaren 30erako egitaraua ere ari dira osatzen. Gosaria, plaza inguruaren apainketa, kalejira eta manifestazioa egongo dira besteak beste, eta baita bazkaria ere. Plazan izango da bazkaria –gaztelekuan eguraldia txarra bada– eta dagoeneko atera dituzte txartelak. Hiru prezio ezberdin izango dute txartelek, bakoitzak bere borondatea eta egoera kontutan hartuta eskura dezan: bost euro, hamar euro eta zero euro. Eltzia, Arrano eta Pake Leku tabernetan egongo dira salgai azaroaren 28ra arte.

Horrez gain, Denon bitzitzak erdigunean esaldia duten zapi moreak banatzeko ere asmoa badute greba egunean bertan eta aurrekoetan, "greba egin ezin dutenen artean banatzeko, zapiak bistan, ikusteko moduan, jarri ditzaten grebari atxikimendua adieraziz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak