Hiru argi mozketa egongo dira aste honetan herrian

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 21a, 08:33

Hiru argi mozketa egingo dituzte herrian aste honetan sare elektrikoaren mantentze lanak egiteko. Gaur, martitzena, Errekalden. Eguaztenean eta egubakoitzean, Berezaon eta Murgian.

Azaroan, hiru argi mozketa egingo dituzte herrian sare elektrikoaren mantentze lanak egiteko. Martitzenean, azaroak 21, zerbitzuan jarriko dute Errekaldeko transformazio zentro bat. Lan hori egiteko, argia kenduko dute auzo horretako 20tik 30era eta 35etik 45era bitarteko atarietan. Goizean zein arratsaldean kenduko dute argia, baina atari bakoitzean gehienez ere bi orduz, eta ez guztietan batera, txandaka baizik: 

  • Errekalde 35, 37, 39: goizeko 09:30etatik 10:30etara.
  • Errekalde 41, 43, 45: goizeko 10:30etatik 11:30etara
  • Errekalde 20, 22 eta argiteria publikoa: goizeko 11:30etatik12:30tara.
  • Errekalde 26, 28, 30: arratsaldeko 15:00etatik 17:00tara.

Berezaon eta Murgian hurrengo

Berezao eta Murgia auzoko hainbat ataritan eguaztenean  – 09:00etatik 09:30tara– eta egubakoitzean – 12:30etatik 14:00tara–, OCR eta Murgia Transformazio zentro arteko arma aldaketa egiteko.

  • Berezaon: 46 ataria
  • Murgian: 20, 21, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32 eta argiteria publikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak