Irrintziaren gaineko 'Erraiak' lana eskainiko dute Araozko ostatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 19a, 10:42

'Erraiak' ikus-entzunezkoaren irudi bat (Argazkia: Filmin).

Azaroaren 25ean izango da emanaldia, 19:30ean. Egilea bera, Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze, etorriko da, gainera, ostatura.

Irrintzia noizkoa den, egun zenbaterainoko presentzia duen edo Euskal Herriko bazter desberdinetan izen berdina erabiltzen ote den jasotzen du, besteak beste, Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako Erraiak dokumentalak, eta Araozko ostatuan eskainiko dute ikus-entzunezko hori hilaren azken zapatuan, azaroaren 25ean, 19:30ean. Egilea bera, Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze, etorriko da, gainera, ostatura.

Pettiren kontzertua antolatu zuten joan den urtean sasoi honetan, eta urtero kultura ekintza bat egiteko asmoa iragarri zuen orduan ostatuko Itziar Mondragonek. "Aurten, dokumentala eskainiko dugu. Egilea ere badator eta aukera egongo da berarekin tertulian aritzeko. Denondako da gonbidapena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak