Ulma Medical Technologiesen aurkezpen ofiziala egin du Oñatiko kooperatibak gaur, zapatua, Bilboko Guggenheim museoan. Ulmaren ekimen berri gisa aurkeztu dute, osasun arloan sartuko dena. "Berrikuntza teknologikoa pertsonen bizitza hobetzeko erabil daitekeela eta erabili behar dela konbentzituta egiten dugu lan. Horregatik, oftalmologiaren esparruan lehen proiektu hau abian jarri ondoren, glaukomarako eta makularen degeneraziorako soluzioak lantzen ari gara dagoeneko, eta beste espezialitate mediko batzuetan soluzioak garatzen, hala nola dermatologian eta kardiologian", dio du Josetxo de Frutosek, Ulma Medical Technologies enpresa teknologikoko zuzendariak.
Espainian osasun eta zientzia arloan diharduten 150 pertsona inguru bildu dira aurkezpen honetan, kooperatibak berak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, eta osasunaren zerbitzurako diagnostikoen berrikuntzari buruz eztabaidatu eta osasunaren sektorearen eta industriaren eremuaren arteko lankidetza balioetsi dute.
Kooperatiba izaera duen Ulma taldeak 5.600 langile baino gehiago ditu egun, 62 urteko historia eta mundukok 81 herrialdetan presentzia.