Zazpi gela berri izango ditu Oñatiko San Martin egoitzak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 15a, 17:52

Lehen mojak bizi ziren espazioa hustu eta eraberritu egingo dute. Zazpi gela berri egingo dituzte, horietako bat, bikoitza; 83 egoiliarrendako tokia dago egun egoitzak eta 91rendako egongo da gero. Hirugarren igogailu bat ere ari dira egiten.

Oñatiko San Martin egoitzan obrak ari dira egiten. Lehen mojak bizi ziren espazioan beste bizikidetza unitate bat egingo dute; zazpi gela egongo dira –horietako bat bikoitza– komunekin eta denek erabili ahal izango duten sukalde txiki bat eta egongela bat. Sabaia, gainera, garabiak eta beharrezko beste gailu batzuk erabiltzeko moduan prestatuta egongo da gainera.

Abuztuan hasi zituzten obrak eta udaberriak bukatu gura ditu Aldundiak. Behin obrak bukatuta, zortzi egoiliar gehiagorendako tokia egongo da; 83tik 91ra pasako da egoiliarren kopurua. Obrek eguneroko martxan eragin txikia izan dutela diote langileek, eurendako zein egoiliarrendako. Hirugarren igogailua ere jarriko dute obra hauekin batera, eta horretarako zuloa egin zutenean, adibidez, zarata handia atera zutela diote, baina horrelako momentuak puntualak izan direla adierazi dute, eta aurrez jakinarazitakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak