Letagin taldeak bideoklipa kaleratu du 'Zurrunbiloan' disko berriko 'Barne sua' abestiarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko azaroaren 16a

Oñatiko Letagin taldeak Zurrunbiloan izena izango duen bigarren diskoko Barne sua aurrerapen abestiarekin bideoklipa egin du, Daniel Sanchez Skst Design-en gidaritzapean grabatua 2023ko azaroan. Letaginek Zurrunbiloan diskoa 2023ko urrian grabatu, nahastu eta masterizatu zuen Gaua Estudioan, Jon Asier Zubelzu, Iker Aginaga eta Iker Villaren gidaritzapean. Danbaka-Ekinez saria irabazi zuen laukote oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak