Azarokoa, Galdamesera

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 14a, 09:24

Pico de la Cruz.

Galdameseko San Pedro elizatik abiatuta, Trianoko mendiak zeharkatuko dituzte Aloña Mendiko mendi sailak azarorako antolatu duen irteera honetan. Domekan izango da, eta eguena da izena emateko azken eguna.

Galdamesera joango dira mendi sailak azarorako antolatu duen irteeran. Trianoko mendiak ezagutuko dituzte –Pico de la Cruz (803 metro), Gasteran (801 metro) eta Ganeran (823 metro)– Galdamesen hasi eta bukatuko duten ibilbidean barrena. Guztira hamasei kilometroko ibilaldia izango da, 6-7 ordu ingurukoa, zailtasunik gabea.

Irteera domekan izango da, azaroak 19, 07:00etan postetxetik. Izena emateko azken eguna, baina, eguena da, hilak 16. Ohiko bideak erabilita eman daiteke izena Aloñako tabernan edoalonamendi.mendi@gmail.com helbidea. Derrigorrezkoa da mendian federatuta egotea. Bazkideek hamar euro ordainduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak